aupa!

domingo, 29 de noviembre de 2009

BLOGA HAUR HEZKUNTZAN

Nire ustez bloga haur hezkuntzan oso baliogarria izan daite. Alde batetik irakasleentzat lagungarri izan daitekeelako, zeren behar duten informazioa jaso dezakete beste irakasleengandik. Beste alde batetik, gurasoekin komunikatzeko tresna ere izan daiteke. Gurasoak irakasleekin jarri ahal dira kontaktuan eta beraien ezin egonak, edo dudak galdetu.

Guraso eta ikasleen komunikaziorako ere balio dezake, haurrak beraien gurasoekin ikus dezakete klasean zer egin duten, beraien momentuak konpartitu.

Bukatzeko esan, nire ustez haur hezkuntzan haurrak teknologi berriekin hasteko goiz da, gero bizi guztia badaukate eta beharko baitute horrekin ibili baina hurbilketa bat egitea ondo legoke, ikusi ordenagailu bat zer den....

lunes, 9 de noviembre de 2009

aproba testu birsartua


Saio teorikoan: Informazioaren Gizartea.
1 Prometeus: The Media Revolution bideo eta iruzkina egin eta gero klasean 5 minututan komentatzeko nik egiteko galderak:
2 PPT fitxategiarekin jarraituko dugu.
Etxerako lana
Ez ahaztu egunkarian apuntatzea gaur landu duguna, ikasi duguna eta zure hausnarketa, iritzia…

Saio Praktikoa:
1. blogak ikusi ditut. Orokorrean ondo daude, Batzuei gauza batzuk falta zaizkizue, joan egiten.
2. Web 2.0 apliakzioekin jarraituko dugu gaur,
• Feed (zer den ikusteko bideo hau ikusi)
Nola egiten da?: Sindikatu nahi duzun webgunearen feed kodea kopiatu eta gero: Personalizar/ Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Feed.
• Creative commons baimena sartzeko: helbide honetara joan http://creativecommons.org/license/?lang=eu eta adierazten diren pausuak jarraitzen, nahi duzun baimenaren kodea kopiatu. Gero zure blogean joan diseinu pestainara, beheko barran finkoan “añadir un gadget” klik egin eta HTML/javascript aukeratu eta bertan kodea itsatsi. Gorde.
• Eposta helbidea sartzeko: Blogean, diseinuan, añadir un gadget, HTML/javascript aukeratu eta bertan kode hau itsatsi, gorria dagoen zatian zure posta idatziz
E-posta
• Testu birsartua (testua oso luzea denean leio batean sar daiteke mugitzeko barrarekin: “nueva entrada” eta html edizio pestainan eta hau sartu:

hemen testua edo artikulua idatzi edo itsatsi.





Etxerako lana
Hausnarketa egiteko momentua da, bloga egin dugu, oinarrizko elementuak erabiltzen ikasi dugu, eta orain hezkuntzan aplikazioak ikusi eta horretaz pentsatuko dugu eta eztabaidatuko dugu.
Bloga irakaskuntzan? Eta Haur Hezkuntzan? Zer egiteko? Zein helbururekin?
Idazki bat egin behar da blogean gai honetaz.
Ondoren datozen helbide hauetan blog batzuk ikus ditzakezu, erabilera desberdinak agertzen dira, begiratu lagungarriak izango dira idazkia egiteko.
http://berbatik.blogspot.com/
http://goazen.wikispaces.com/HAUR+HEZKUNTZA
http://infantilmh.blogspot.com/
http://www.aulablog.com/component/option,com_jreviews/Itemid,217/
.




domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus-The mediarevolution

Bideo honetan nola internetek betiko hedabideak ordezkatuko dituen aurkezten digu. Interneten bidez etorkizun hurbil baten dena ahal izango da egin, dena internet izango da.

Bideoak dioena nahita ez gertatuko dena da. Urte batzuk barru dena ordenagailuaren onduan mugituko da, ez da paperezko egunkaririk egongo, ez telebista, ez irrati, lanaren inguruan gehiengoa ordenagailuaren bitartez egingo da, gure eguneroko bizia interneten inguruan osatuko da.

Irudikatzen duen etorkizuna niretzako artifiziala da, ondo dago teknologi berriak edukitzea, informazioaren gizartean bizitzea baina dena azkarregi doa, nun geldituko dira lehengo ezkutitzak adibidez? Egia da geroz eta denbora gutxiago daukagula edozertarako eta dena nahi dugu komodidade haundienaz eta ahal den lazterren egin, erosketak ordenagailuz supermerkatura joan beharrean adibidez, baina ez al da hau gehiegi? ez doa gure gizartea azkarregi?

Guk irakasle bezela gure haurrak gizarte honetara hurbildu behar ditugu, nahita ez gizartea hau da eta azaldu behar diegu mundu honetan zelan mugitu. Ez dira burubelarri hemen murgildu behar baina bai hurbildu eta ezagutzen joan.

informazioaren gizartea

Hemen aurkezten dizuegun bideuan ikus dezakegu nola urteak aurrera egin ahal aurrerakuntza arrigarriak gertatzen doazen gure gizartean.
Orain dela pila bat urte gure arbasoek ez zuten denbora neurtzeko baliabiderik ezta interesik ere, ordua jakiteko naturan baliatzen ziren baita urtaroak jakiteko baina erdi aroaren amaieran makinaria erraldoiak sortu ziren, erloju makina erraldoiak eta orduan kanpaien bidez jentea denbora neurtzen hasi zen. Urte batzutara reboluzio indistriala etorri zen eta 70. urtean konputadora sortu zen, honek ikaragarrizko eragina izan zuen gizartean. Hortik aurrera dena doa abiadura haundian, teknologia barriak sortuz doaz eta honi esker edo honek lagunduta informazioaren gizartean gagoz. Informazio da dena, beharrezkoa edozertarako, informazio hau erabiltzen ikasi behar dogu atzean ez badogu gelditu nahi, informazio interpretatzen ikasi behar dogu.

Tim O'Reilly




Tim O'Reilly Corken jaio zen 1954. urtean eta O'Reilly media-ren presidentea eta fundatzailea da. Web 2.0 ren sortzaileetako bat da. Hasieran O'Reilly literaturan interesatuta egon zen baina segituan informatikari buruzko interesa sortzu zitzaion eta honi buruzko liburuei buruzkoa. Zenbait liburu argitaratu ditu.
1992.urtean The Whole Internet User's Guide & Catalog argitaratu zuen, interneti buruzko lehen liburua izan zen. 1993.urtean interneteko lehen portala sortu zuen. 2000. urtean Safari Books Online sortu zuen, interneten bidez liburuak saltzeko orria. 2.004.urtean web 2.0 aurkeztu zuen konferentzia batean

lunes, 2 de noviembre de 2009

sarrera

ikasgai honetan blog bat zer den eta nola sortzen den ikasiko dugu. Oso erabilgarria izan daiteke guretzat eta bentaia asko edukiko ditugu hau ikastean.