aupa!

domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus-The mediarevolution

Bideo honetan nola internetek betiko hedabideak ordezkatuko dituen aurkezten digu. Interneten bidez etorkizun hurbil baten dena ahal izango da egin, dena internet izango da.

Bideoak dioena nahita ez gertatuko dena da. Urte batzuk barru dena ordenagailuaren onduan mugituko da, ez da paperezko egunkaririk egongo, ez telebista, ez irrati, lanaren inguruan gehiengoa ordenagailuaren bitartez egingo da, gure eguneroko bizia interneten inguruan osatuko da.

Irudikatzen duen etorkizuna niretzako artifiziala da, ondo dago teknologi berriak edukitzea, informazioaren gizartean bizitzea baina dena azkarregi doa, nun geldituko dira lehengo ezkutitzak adibidez? Egia da geroz eta denbora gutxiago daukagula edozertarako eta dena nahi dugu komodidade haundienaz eta ahal den lazterren egin, erosketak ordenagailuz supermerkatura joan beharrean adibidez, baina ez al da hau gehiegi? ez doa gure gizartea azkarregi?

Guk irakasle bezela gure haurrak gizarte honetara hurbildu behar ditugu, nahita ez gizartea hau da eta azaldu behar diegu mundu honetan zelan mugitu. Ez dira burubelarri hemen murgildu behar baina bai hurbildu eta ezagutzen joan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario